Publikoa izatea


a) Zergatik izan dira beti publikoak? Herriak sortu dituelako

Orain 150 urte baino gehiago Hego Euskal Herrian, hiriburuetako udalek eta aldundiek 8 kutxa sortu zituzten, herri xumeak finantza erakunde egokiak izateko.

b) Zer egiten ari dira? Urkulluk pribatizatu nahi du akzioen %70 salduta

Oraingo arduradunak herritarrek sortu eta kontrolatu duten patrimonioa kendu nahi digute. Kutxabanken irabazien %70 kanpoko inbertsore pribatuei eta fondo “putreei” eman nahi dizkiete, Euskaltelen egin duten moduan, erdia Estatu Batuetako fondo horiei saldu diete eta.

c) Zer proposatzen dugu? Kutxabank denonak izaten jarraitzea

Europak ez du behartzen kutxak desagerrarazten. Alemanian eta Frantzian bizirik diraute eta hemen bezala, aurrezki erdiak haien esku jarraitzen du normal-normal. Estatuan Troikak, PPk eta, zoritxarrez, EAJko zenbait buruzagik, desagerrarazi nahi dituzte.

Ez ziren kutxak kendu behar izan. Une honetan hau egin behar da:

  • Ez dugu onartzen akzioak inbertsiogile pribatuei saltzea eta Burtsara ateratzea.
  • Espainiako Bankuak planteatutako desinbertsio prozesua gelditu behar da, beraren elaborazio eta aurkezpena atzeratuz. Horrez gain, eskatutako 700 milioitako zuzkidura 5 urtetan Erreserbetara doan diruarekin egin dezala, Gizarte Ekintza arriskutan jarri gabe.