Gestio tamalgarria ez egitea


a) Zer egiten ari dira? 3.000 euro galdu dute gestio tamalgarriagatik

Aurrezki kutxak oro har ondo kudeatu izan dira baina azken  urteotan gestioa tamalgarria egiten ari dira. Vitalen kudeaketa oso egokia egin da (salbuespena)

Kutxan 1.000 milioi euro baino gehiago galdu dira Mediterraneo aldean egindako operazio espekulatiboengandik. Spagnolok hasi eta ondoren Iturbek jarraitu zuen politika suizida hori. Ulertezina da hor jarraitzea.

BBK-k gestio ona egin zuen… Cajasur erosi arte. Erostean beste 1.000 M euro galdu dira. Fernandezek egin zuen eta ez luke karguan jarraitu behar. Zorionez dimititu du baina ez sortu duen zuloagatik.

Gestio txarraren ondorioz, Nafarroako Kutxak 2010ean 1.157 milioi balio zuen baina Caixak 150 milioitan erosi du orain.

Hau da, nafarrek 1.000 milioi euro galdu dute gestio tamalgarriagatik, nafar bakoitzak 2.000 euro inguru.

1.000 milioi galdu dugu herrialde bakoitzean (Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian), 3.000 guztira, eta Goñik eta Iturbek hor jarraitzen dute. Eta gero Bankiaz… hitz egiten digute eta zein kudeatzaile onak diren!

b) Zer proposatzen dugu?

Gestio serioa egitea, Kutxak egin zituen espekulaziorik gabe edo Cajasur moduko erosketarik gabe.