Demokratikoa izatea


a) Zer egiten ari dira? Hautetsiek ezin arduradunak aukeratzea

Fundazioetako arduradun gehienak “atzamarrez” izendatuko dituzte frankismoan bezala: Vitalen eta BBKn 15ak eta Kutxan Batzar Nagusiek proposatuko ditu (ez aukeratuko ditu) eta gainera, ez  modu proportzionalean).

Aurrezki kutxetako demokraziarekin amaitu nahi dute!! Horretarako 2013ko Banku Fundazioen eta Aurrezki Kutxen legea erabiltzen ari dira. Lege hori PPk eta EAJko zenbait buruzagik sukaldatu eta onartu zuten.

Lege horrekin, Kutxabanken jabe diren hiru kutxak (Vital, Kutxa eta BBK) desagertu egiten dira et Banku Fundazio bihurtzen dira. Horietan boterea 15 pertsonek dute fundazio bakoitzean, haien ordezkoa izendatuko dutenak. Baina benetan Euskal Herrian aginduko dutenak, Lehendakariak baino gehiago, BBKn gehiengoa duten 8 pertsonak izango dira.

Udaletxetan hauteskundeak egin beharrean zinegotziek haien ondorengoak hautatuko balituzte bezalakoa da.

b) Zer proposatzen dugu?

Fundazio arrunta egitea. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak egin duen proposamena garatzea: akzioak udalen eta aldundien esku uztea.

Arduradunak modu demokratikoki aukeratzea, orain arte egin den moduan baina proportzionalagoa, Udal, Aldundi, bezero eta sindikatuen ordezkaritza izango duena.