Kutxabank Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrezki kutxek sortu zuten, indarrak batuta gizartea eta bertako industria sarea laguntzeko, eta modu horretan Euskal Herriko ondasun ekonomiko, soziala eta finantziarioa hobetuz.
Orain, alderdi politiko batzuen eliteek (PNV, PP, PSOE), CCOOko hemengo buruzagien laguntzarekin, Kutxabankeko kontrol publikoa kendu diote euskal gizarteari, beraien interes propioen mesedetan.
Sortu berri duten banku fundazioen bidez, lehen aipatu ditugun alderdi politikoek izendatu dituzten 45 patronoen eskuetan (15 aurreko kutxa bakoitzeko) utzi dute euskal herritarrek gordailatu dituzten funtsen jabetza eta horien gaineko erabakiak hartzeko eskumen osoa; eta hori betiko utzi nahi izan dute, hauteskunde bakoitzean aldatu ahal izateko aukerarik gabe.
Gure helburua egoera hau leheneratzea da; Kutxabankeko kontrola berriro erakunde publikoetara, Foru Aldundi eta Udaleetara eta baita ezarleei ere itzultzea nahi dugu.
Oraindik egin daitekeela eta garaiz gabiltzala zinez uste dugu.
Horregatik hauxe da gure zeregina:
1. Kutxabankeko arazoa ezagutaraztea, egunez egun, komunikabide ofizialek kontatzen ez digutena zabalduz, ulertu eta argitzeko moduan.
2. Kutxabank publiko, sozial eta demokratikoa lortzeko ekimenak babestu edota aurrera eraman.
3. Izaera publiko, sozial eta demokratikoa sustatzen duen Adierazpena zabaltzea