Aoztar Zelaieta kazetariak Berrian egindako adierazpenak dira. Bere ustean, Euskaltelen ikusi dugun ondare publikoaren pribatizazioa da Kutxabankerako Mario Fernandezek prestatu zuen bidea. Helburu argia: denona dena esku gutxitan geratzea, Euskaltelen ikusi dugun moduan. Hori guztia Kutxabank el saqueo a Euskal Herria liburuan jaso du.
Bertan euskal politikaren eta enpresen arteko "loturak", erro birakorrak, mesedeak… ezagutzeko aukera dago. Irakurri beharreko liburua.
Ustelkeriaren kontra lanean dabilen Adi elkarteak gonbidatuta, Kutxabanken egoerari buruz hitzaldia eskaini zuen Ahoztar Zelaietak Gasteizen. Kutxabank: El saqueo de Euskal Herria (Kutxabank: Euskal Herriaren harrapaketa) liburua argitara eman du Zelaieta kazetari eta kriminologoak orain dela hilabete batzuk.
Azkenekotik hasteko. Non kokatzen duzu Cabieces auzia Kutxabanken egoera orokorrean?
Mario Fernandezen ustezko dimisioa eta Cabieces auzia benetako errealitatea ezkutatzen duten gertakariak dira. Egia da Cabiecesek jasotako ordaina ez zela legezkoa, baina zuhaitzek ez digute basoa ikusten utziko. Atzean dagoena askoz ere larriagoa da, eta ondorio gehiago izango ditu bankuaren etorkizunera begira.
Eta zer da atzean dagoen hori?
Gehiago arduratzen nau Mario Fernandezek esan zuena bankuaren etorkizunaz. Price Waterhouse Cooperrek (PWC) antolatu zuen ekitaldia eta Deustu Business Schoolek eszenatokia jarri zuen. Nahiago izan dut argitzea PWCk eta Deustuk nolako indarra duten Kutxabanken, EAJren gainetik erabaki hura hartzeko. EAJk baino gehiago agintzen dute herrialde honetan.
Zure liburuaren izenburua aski argigarria da. Non ematen ari da salatzen duzun Euskal Herriaren harrapaketa hori?
Kutxabank eta Euskal Herriko sare produktiboaren artean lotura bat dago. Bankuak 170 enpresatan zituen akzioak, eta kentzen ari da. Beraz, sare produktiboari babesa eman ordez, likidatzen ari da. Orain arte behi sakratuak ziren enpresa askotan ?euskal errotzea esaten zitzaiona? desinbertsioak egin dituzte. Sarea deslokalizatzen ari da, merke salduta. Elite ekonomiko, politiko eta finantzarioa ari da horretan. Botere horrentzat, Kutxabank ez da beharrezkoa.
Informazio gehiago
http://www.berria.eus/paperekoa/1849/014/001/2016-02-25/
kutxabanken_gertatuko_denaren_aurrerapena_da_euskaltelen_jazo_dena.htm!
de-ser-beligerante-con-el-abuso-del-poder!
http://www.berria.eus/paperekoa/2142/038/002/2015-11-21/
ikerketa_kazetaritzako_aldizkari_digital_bat_sortuko_dute.htm!
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2490/ahoztar-zelaieta-ikerketa-kazetaria!
http://hiruka.eus/komunitatea/inig_o/1454596091473!
http://uriola.eus/santutxu/1452710293903!
http://www.arrosasarea.eus/2015/11/12/ahoztar-zelaieta-2/
http://eguzki.eus/ahoztar-zelaieta-en-slo/!
http://juanjobasterra.blogspot.com.es/2015/11/ahoztar-zelaieta-se-observa-ningun.html!
http://www.durangokoazoka.com/eu/component/katalogoa/egilea/20350!
order losartan 50mg - where to buy keflex without a prescription keflex pill
order metronidazole for sale - metronidazole 200mg generic buy cenforce 100mg online
betnovate 20gm without prescription - purchase differin online order benoquin